Kategoria: guida

2 Abu

Bilboko hotelak

Bilboko hiriak poltsiko guztietara egokitzen den eskaintza zabala du: bost izarreko luxuzko hoteletik bi izarreko ostatu xumera. Bilboko erakarpen nagusia den Guggenheim museotik hurbil barietate handia dago. Hotel handi eta moderno gehienak Zabalgune barrutian daude, merkataritza- eta finantza-auzoa. Alde Zaharrekoak berriz, ostatu txikiagoak dira eta gaueko girotik gertu daude. Denek dute doako Wi-Fi sarea, baina hotel handienek satelite bidezko telebista-kanalak ere eskaintzen dituzte.

Prezio-tartea (logela bikoitza): garestia: 100 eurotik gorakoa; neurrizkoa: 50-100 euro; merkea: 50 eurotik beherakoa.

Continue reading “Bilboko hotelak”

Leer más
15 Uzt

Eguraldia Bilbon

Barrualdean, baina kostaldetik hurbil duen kokapenari esker —hiria Bizkaiko Golkotik 14 km-ra hegoalderantz dago soilik— Bilbok klima ozeanikoa du. Honek esan nahi du itsasotik hurbil dagoenez, Bilbon, Espainiako beste zonalde batzuetan ez bezala, eguraldia atsegina dela urte osoan zehar: udak epelak dira (20 graduko bataz bestekoarekin) eta neguak ez lar hotzak (9 graduko bataz bestekoarekin). Haizeak mendebaldekoak ohi dira.

Kostaldeko herrietan ohikoa den bezala, Bilbo hiri euritsua da. Hilabeterik hezeenak urri-apirila bitartekoak dira, prezipitazioak 100-150 mm artekoak baitira. Urteko egunen heren batean euria egiten du, nahiz eta euri leunak izan gehienetan, zaparradak beharrean. Continue reading “Eguraldia Bilbon”

Leer más
28 Eka

Donostia Hiriko gida

Espainiako hiriburu gastronomiko gisa ezagutzen da —batzuek mundukoa dela baieztatuko lukete—, baina Donostia da, aspalditik, errege familiaren eta zinema izarren helburu turistiko gustukoena; baita mendiek babesten duten Kontxa hondartzako urre-koloredun hondar ederraren jaioterria ere. Hiri dotorea bere zinemaldiagatik oso ospetsua da ere bai, zeinek Cannes, Venezia eta Berlineko zinemaldien liga europarrean lehiatzen duen. “Condé Nast Traveler” aldizkariaren irakurleek Donostia, munduko hiririk onenen artean, 5. kokatu zuten.

Errege familiako senitartekoak 1845. urtean hasi ziren hiria bisitatzen. Espainiako Isabel II.ak ekin zion joera horri, Maria Cristina Hotel ohoragarrian ostatuz egon baitzen maiz, ibaira begira. Eraikuntza ospetsu hau zure poltsikorako gehiegi bada ere, Kontxa hondartza ospetsuaren beste aldean dagoen ibaiertzeko pasealekuan ibil zaitezke, bere lorategi eta jolas-parkearekin disfrutatzeko eta bulebar zabalen Belle Époque giroan murgiltzeko.

Continue reading “Donostia Hiriko gida”

Leer más
20 Eka

Euskadiko Mapa

Non dago Euskadi? Iberiar Penintsularen Ipar-ekialdeko izkinan kokatuta dago; mendebaldean, Kantabria dauka; Errioxa hegoaldean; eta ekialdean Nafarroa (eta Frantzia). Eskualdean bi eremu geografiko bereizten dira: atlantikoa, iparraldean, kostalde malkartsuarekin eta landa berdearekin; eta beste alde batetik mediterranearra, hegoaldean, Ebro ibaiaren arroaraino luzatzen dena, hemen lurra lauagoa eta lehorragoa da.

Probintzien hiru kapitalak Bilbo (Bizkaiko probintzian), Donostia (Gipuzkoako probintzian) eta Gasteiz (Arabako probintzian) dira.

Continue reading “Euskadiko Mapa”

Leer más
13 Eka

Euskadiko Janaria eta Edaria

Itsaski eta pintxoetatik, sagardo eta ardoetaraino, Euskadi gastronomiaren zaleentzat paradisu bat da; eta hori, Bilbo, Donostia eta inguruetatik eskaintzen diren Michelin izarren konstelazioak kontuan izan gabe. Hemen, euskal gastronomiari buruz jardungo gara, beraren elikagaiak eta edari paregabeak, eta eskualdeko bi hiri nagusietan dauden jatetxe onenak azalduko dira.

Euskadin, Iberiar Penintsula osoan bezala, janaria bizitzaren funtsezko zatia da. Bertako produktuak dastatzeko, leku ikaragarria da, bai haran oparoetako eta mendi berdeetakoak, baita txikitoak hartzen gozatzeko ere.

Continue reading “Euskadiko Janaria eta Edaria”

Leer más
6 Eka

Euskal Herriko landa-hotelik onenak

Edertasun naturalari dagokionez, Euskal Herriak denetarik du: muino berde ugari, hondartza naturalak, baso itxiak eta aintzira ederrak. Espainiar Estatuko lurralderik ikusgarrienetako bat da.

Udako berotik ihesi, edo bidaia gastronomiko edo erromantiko bat egiteko asmoz Euskal Herrira etortzeko aukera baldin baduzu, bertako hotelek kalitate ezin hobea eskainiko dizute. Hona hemen Euskal Herriko landa-hotelik onenen inguruan egiten dizugun proposamena:

Continue reading “Euskal Herriko landa-hotelik onenak”

Leer más
30 Mai

Euskadiko Hondartza OnenaK

Espainiako eskualde txikienetariko bat izanda, eta 176km-ko luzeerako itsasertzeko lerro ikaragarriarekin, Euskadin hondartza eskaintza ugari daude. Hondartza familiarra eta lasaia nahi baduzu, edo surf praktikatzeko bat, Euskadin zure gustukoa den hondar tarte bat aurkituko duzu. Etorri gurekin kostaldean zehar hondartza onenen ibilbidean…

Playa del País Vasco
Euskadiko Hondartza

Continue reading “Euskadiko Hondartza OnenaK”

Leer más
3 Mai

Bilbo Hiriko gida

Bilbo Euskadiko sarrera atea da. Barrualdean kokatuta dago, Bizkaiko Golkotik kilometro gutxitara; hiriak bere irudi gris eta industriala alde batera utzi zuen 1997an Guggenheim museo makur eta metalizatua zabaldu zenean. Gaur egun, Bilbo puntako helmuga da Espainian eta proiektu artistiko eta arkitektoniko berri eta zoragarriak erakartzen ditu.

Hiriko egoera gastronomikoa bere momenturik onenean dago: elkarrekin bizi dira nazioarteko mailako hainbat jatetxe eta hiriko pintxo eskaintza, euskal sukaldaritza mokadu txikitan dastatzea ahalbidetzen duenak. Gaursa Rent a Car-en Bilbo oso gustuko dugu; jarraian, hiriko gure gida…

Continue reading “Bilbo Hiriko gida”

Leer más
28 Api

Euskadiko Ekitaldiak

Euskal Herriko egutegian, urtero ospatzen diren ekitaldiak aurkituko dituzu, bai pertsona famatuak biltzen dituzten glamour handiko galak, bai tradiziozko jaiak.

Jaiak Euskal Herrian

Euskal Herriko jaiak nahiko zaratatsuak dira; beraz, pertsona lotsatia eta itxia baldin bazara, indarra batu beharko duzu asteburu bat pasatzeko eta, are gehiago, herrietako jaietan egoteko. Baina, janaria, edaria eta musika duten jaiak atsegin badituzu, eta jatea eta edatea maite baldin baduzu, Euskal Herrian aurkituko duzu bilatzen duzuna. Urteko hilabete bakoitzean zer egongo den azaltzen dizugu hemen:

Continue reading “Euskadiko Ekitaldiak”

Leer más
26 Api

Hegaldiak Bilbotik Bilbora

Bilboko aireportuan hainbat aire konpainia nazional eta europarrek egiten dute lan. Atzerrirako eta Espainiako hirietarako, penintsula zein uharteetarako(Balear eta Kanariar uharteak), hegaldi erregularrak eskaintzen dituzte. Europako 10 herrialde baino gehiagotik egin daiteke hegan Bilbora: Erresuma Batua, Irlanda, Austria, Belgika, Frantzia, Alemania, Grezia, Italia, Herbehereak, Portugal, Errumania, Suitza eta Turkia.

Kostu baxuko aire konpainia batzuk Bilborako hegaldi merkeak eskaintzen dituzte zenbait hirietatik, hala nola, Londres (Heathrow eta Stanstedetik), Dublin, Madril eta Bartzelonatik.

Continue reading “Hegaldiak Bilbotik Bilbora”

Leer más