Euskadirako sarrera

Euskadi Espainian ipar-ekialdeen dagoen autonomi erkidegoa da, Frantziarekin duen mugan. Bizkaiko Golkoaren ondoan dago eta itsasertz malkartsua eta barnealde menditsua dauka; kostaldean egoteak klima leuna eta euritsua izateak eragiten du, zeinek bere paisaiaren berdetasun eta ugaritasuna ziurtatzen dituen.

Euskaldunek euren hizkuntza propioa dute, euskara, zeinu gehienetan gaztelaniarekin batera bizi den hizkuntza. Euskaraz, eskualde honek “Euskadi” edo “Euskal Herria” du izena eta 7.234 km2ko lurraldea hartzen du bere baitan, 2,1 milioiko biztanleriarekin. Horien ia erdia Bilbon edo inguruan bizi dira.

Euskal Autonomi Erkidegoa hiru probintziatan banantzen da: Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba. Honek dira hiri nagusiak: Bilbo (Bizkaian), Guggenheim museo makur eta metalizatuagatik ospetsua dena; Donostia (Gipuzkoan), hondartza gune eta paradisu gastronomikoa dena; eta Gasteiz (Araban), erkidegoko hiriburu dena eta barnealdean dagoena.

 

Getaria

Euskaldunak itsasoan duten bikaintasunagatik dira ospetsuak: munduaren inguruan nabigatu zuen lehen gizona Juan Sebastián Elcano izan zen, getariarra, nork Magallanesen itsasontziaren agintea hartu zuen esploratzailearen heriotzaren ostean eta bidaia bukatu zuen.

Arrantza euskal kulturaren parte garrantzitsua da; kostaldeko hainbat herrik flota aktiboak dituzte oraindik eta itsaskia ezinbesteko osagaia da euskal gastronomian, bere bikaintasun eta eraberritzeagatik ezaguna mundu osoan zehar. Donostia dute, bereziki, Espainiako helburu gastronomiko nagusitzat; munduko emakumezko chef onena izendatu zuten Elena Arzakek hirian du bere jatetxea.

Euskadin, gainontzeko herrialdean bezala, janariak rol oso garrantzitsua jokatzen du eguneroko bizitzan: ostiral edo larunbat gaua igarotzeko ohiko era, tabernaz taberna, pintxoak jaten ibiltzea da. Pintxoak “tapen” euskal bertsioa dira, zotz baten bidez eutsitako anoa txikiak, barra gainean egoten direnak plateretan ikusgai. Zotzak gorde zenbat jan dituzun jakiteko eta joan aurretik ordaintzeko.

Bakailaoa da janari tipikoetariko bat; edarien artean, ordea, sagardoa dugu, urtarriletik apirilera bitarteko denboraldian zehar sagarrez egiten den edari naturala. Edozein sagardotegitan jan dezakezu; menu tradizionalean bakailaoa, txuleta eta Idiazabal gazta irasagarrarekin eskaintzen da.

Euskadik hainbat herri-kirol ditu, besteak beste, eskupilota. “Squash” kirolaren antzekoa da eta horma baten kontra jolasten da esku, erraketa, pala edo zestarekin. Badaude eskualde honetan berezkoak diren beste kirol ez hain arruntak, hala nola, harri-jasoketa, aizkolaritza edo segalaritza.

Zure bidaia Euskadin zehar hasi nahi? Emaiozu begiratu bat gure autoen alokairu-prezio lehiakorrei.