Bilboko hotelak
Bilboko hiriak poltsiko guztietara egokitzen den eskaintza zabala du: bost izarreko luxuzko hoteletik bi izarreko ostatu xumera. Bilboko erakarpen nagusia den Guggenheim museotik hurbil barietate handia dago. Hotel handi eta moderno gehienak Zabalgune barrutian daude, merkataritza- eta finantza-auzoa. Alde Zaharrekoak berriz, ostatu txikiagoak dira eta gaueko girotik gertu daude. Denek dute doako Wi-Fi sarea, baina hotel handienek satelite bidezko telebista-kanalak ere eskaintzen dituzte.
Prezio-tartea (logela bikoitza): garestia: 100 eurotik gorakoa; neurrizkoa: 50-100 euro; merkea: 50 eurotik beherakoa.
Hotelak Guggenheimetik hurbil
Silken Gran Domine (5 Izar)
Zergatik? Diseinu eta bistengatik.
Ispilu makurrez estalitako aurrealde izugarria duen luxuzko hotel handi eta modernoa; dekorazioa erosoa, gaur egungoa eta dotorea da. Gosariak (eskaintza handia du, baina prezio altuarekin) eraikinak goian duen zabaltzan zerbitzatzen dira, Guggenheim eta itsasadarrera begira. Aholku bat: museora begira dagoen logela bat erreserbatu, arrosa eta laranja koloreko metal-distiraz estalitako egunsenti eta ilunabarrez gozatzeko; baina ikuspegiez gain, argitsuagoak dira. Logela isilagoak nahi izanez gero, hoteleko atzealdea aukera ezazu. Garestia.
Miró (4 Izar)
Zergatik? Bere kokapen eta estiloagatik.
Boutique-hotel txiki eta ikusgarri honek langile adiskidetsuak ditu eta Guggenheimen aurrean dago. Antonio Miró moda-diseinatzaile bartzelonarrak dekoratu zuen. Gonbidatuei doako freskagarriak eskaintzen dizkion taberna. Spa txikia. Garestia.
Hotelak Zabalgune auzoan
Barceló Bilbao Nervión (4 Izar)
Zergatik? Hirigunetik hurbil dagoelako eta logela berri eta dotoreak dituelako.
Itsasadar ondoan kokatuta egoteak (Zubizuri zubitik gertu) hiriko zonalde modernorako sarbide erraza eskaintzen du. 2013 urtean berriztatu zen: logelek bainugela, iPoderako dock baseak eta 32 hazbeteko plasma telebistak dituzte barne. Jatetxea, kafetegia eta 400 ardo inguru dituen ardotegia. Gosari ona. Neurrizkoa.
Carlton (5 Izar)
Zergatik? Bere historia eta Art Déco dotoreziagatik.
Hirigunean aurki dezakezun hotel adierazgarri eta handientsua, erosketetan joateko kokaleku aproposa du: Kale Nagusia eta Ercilla Kalea oso gertu daude. Bere gaur egungo barne-dekorazioak ezaugarri klasikoak mantentzen ditu, hala nola, beirazko kupula bat. Bestalde, logelak gustu handiz izan dira dekoratuak. Liburutegi eta gimnasioa. Aholku bat: goiko pisuetako logelak isilagoak dira. Garestia.
Sercotel Coliseo (4 Izar)
Zergatik? Kokapen ona, prezio onean.
Negozio-harremanetarako hotel ertaina, logela modernoak ditu eta hirigunean dago (tren geltokitik hurbil). Guggenheimetik zein Alde Zaharretik gertu dago, ibaiaren beste aldean hain zuzen. Kanpoko terraza duen kafetegia. Neurrizkoa.
Hotelak Alde Zaharrean
Basque Boutique (2 Izar)
Zergatik? Gaur egungo hotel modernoa delako eta Alde Zaharraren erdi-erdian dagoelako.
Irudimenarekin dekoratu diren gaikako logela originalek —bistako adreiludun hormak eta zurezko artisau-errezelak dituzten oheak baititu— osatzen dute Alde Zahar bizian ezkutatuta dagoen bi izardun hotel alai eta eroso hori. Ez dute gosaririk eskaintzen, baina kafetegiz inguraturik egoteaz gain, Zazpi Kaleetatik pintxoak jatera joateko egoitza ezin hobean egongo zara. Gauean zehar, zarata egon liteke kalean. Merkea.
Iturrienea Ostatua (2 Izar)
Zergatik? Jabe xarmagarriaren zerbitzu pertsonalizatuagatik.
Alde Zaharreko ibaiaren ondoan kokatuta dagoen baserri-giroko ostatua. Harrizko hormekin eta haritzezko habeekin dekoratutako logela erosoak. Igonek, jabe adeitsu eta atseginak, zer toki bisitatzea gomenda diezazuke. Logela batzuek balkoia dute. Igogailurik gabeko lehen solairua. Neurrizkoa.
Goian aipatu diren Bilboko hotelen batean gau igaro nahi baduzu, zergatik ez duzu auto bat alokatzen eskualdea sakonki ezagutzeko? Gure autoen alokairu-prezioak lehiakorrak dira eta zure premien neurrira eginiko zerbitzua eskaintzen dugu. Egin klik hemen gure autoen alokairu-prezioak ezagutzeko.