Euskadiko Hondartza OnenaK

Espainiako eskualde txikienetariko bat izanda, eta 176km-ko luzeerako itsasertzeko lerro ikaragarriarekin, Euskadin hondartza eskaintza ugari daude. Hondartza familiarra eta lasaia nahi baduzu, edo surf praktikatzeko bat, Euskadin zure gustukoa den hondar tarte bat aurkituko duzu. Etorri gurekin kostaldean zehar hondartza onenen ibilbidean…

Playa del País Vasco
Euskadiko Hondartza

Mendebaldean

Eskualdearen mendebaldetik hasita, Bilbo hurbilen dagoen hondartza bat Gorrondatxe-Azkorri itsaslabarrekoa da, Getxon. Ur-kirolen zaleentzako derrigorrezko bisita da; hondartza honen sarrera, belarrezko dunen artetik, ez da erraza, baina abenturazaleak, surfeatzeko paregabeak diren haize korronte indartsuekin eta bandera urdineko hondartza garbiarekin, sarituak izango dira. Hurbil, Gorliz (842m-ko luzeera) eta Plentzia (oso leku babestuan dagoena, surfa ikasten dauden umeentzako ezin hobea) Butroe ibaiaren bokalean daude kokatuta, eta Espainiar familien artean ezagunak dira, izan ere, kanpin, piknik eta jolas-lekuen instalazio asko eskaintzen ditu.

Kostaldetik jarraituz, Billano lurmuturretik pasatzen, Bakiok, itsasaldeko paseo luze bat du, eta egundokoa da surf egiteko – kirol hau hemen ikasi dezakezu, bi surf eskola daude eta.

 

Ekialderanzko norabidea

Kostaldeko hurrengo helmuga, ekialderanzko norabidean, Mundaka da, surfagatik Mundu osoan ezaguna. Herri hau, Urdaibai barnean kokatuta dago, natura-erreserba bat dena, eta UNESCO-k babestutako biosfera honek padurak ditu; hauek, arrano arrantzalearen, lertxunen eta pottorroen etxeak dira. Laidatxu hondartza herriaren erdian dago, ezkerreko muturra esperientzia handiko surflarientzat bakarrik da. Bestetik, Laga Euskadiko hondartza onenen artean dago, paisai ederra daukalarik: itsaslabar aldapatsu grisak landaredi berde esmeraldez estalita. Nahi izanez gero, surf eskolan surfean ikasi dezakezu.

Espainiar familia errealak Lekeition, arrantzale portu bitxia duen herrian, pasatzen zituen oporrak. Lekeitio herriko Isuntza hondartzak olatu leunak ditu; beraz, adin guztietarako ezin hobea da; eskaintzen diren ekintzen artean: hondartzako boleibol, bela, piraguismo eta urpean igeri egitea.

Lekeitio ondoren, Ondarroako herri arrantzalea dago. Arrigorri hondartza txikia arroken artean babestuta dago. Gainera, kanoa eta bela praktikatzeko instalazioak ditu.

 

Donostia alderantz

Honetaz gain, kostaldean zehar, Donostiatik hurbil, Zarautz aurkitzen da – 2’5km baino gehiago dituelarik, Euskadiko hondartzarik handiena da. Surfagatik ezaguna da ere bai; bost eskola ditu; beraz, hasiberriak diren edota adituak direnentzako paregabea da. Surfa praktikatzeko momenturik onenak itsasgorak dira.

Hala ere, Euskadiko hondartzarik ospetsuena Donostiako auzo dotoretsuan dago, zeinak badauzka ere familia errealarekin loturak – María Cristina erreginak udako egoitza hemen zeukan. La Concha hondartza ikono famatua da – arku zoragarri bat urre-koloreko hondarrarekin, Travel and Leisure aldizkariarentzako munduko bigarren hondartzarik onena izan zen. Kirolei dagokionez, ez dauka mugarik – boleibol, futbol edota bodyboard adibide batzuk dira. Itsasertzetik 300 metrotara gazteek bi plataforma flotatzaile dituzte, txirrista eta tranpolinarekin.

Ondarreta (bere esanahia: Euskadiko hondartza txikia) La Concha ondoan dagoen hondartza txikiena da, eta hemendik Eduardo Chillida, euskal eskultore gurtuaren, El Peine del Viento eskultura ikus daiteke. Ibaiaren bokalearen beste aldean Donostiako hirugarren hondartza aurkitzen da, Zurriola, surfa praktikatzeko beste leku egoki bat.

Euskadiko hondartza onenen inguruan egindako aipamena kontuan izanik, bidai batean pentsatzen ari zara? Erreserba egin baino lehen, klimaren iragarpena zein den aztertu. (enlace al post El Tiempo en Bilbao)