Eguraldia Bilbon

Barrualdean, baina kostaldetik hurbil duen kokapenari esker —hiria Bizkaiko Golkotik 14 km-ra hegoalderantz dago soilik— Bilbok klima ozeanikoa du. Honek esan nahi du itsasotik hurbil dagoenez, Bilbon, Espainiako beste zonalde batzuetan ez bezala, eguraldia atsegina dela urte osoan zehar: udak epelak dira (20 graduko bataz bestekoarekin) eta neguak ez lar hotzak (9 graduko bataz bestekoarekin). Haizeak mendebaldekoak ohi dira.

Kostaldeko herrietan ohikoa den bezala, Bilbo hiri euritsua da. Hilabeterik hezeenak urri-apirila bitartekoak dira, prezipitazioak 100-150 mm artekoak baitira. Urteko egunen heren batean euria egiten du, nahiz eta euri leunak izan gehienetan, zaparradak beharrean.

Bilboko klimak uztailean eta abuztuan azaltzen du bere aurpegirik onena, urteko sikuenak, eguzkitsuenak eta beroenak baitira; tenperaturak 25 graduraino igo daitezke. Bilboko beroa ez da inoiz itogarria, Ozeano Atlantikotik eta Nerbioi ibaitik datozen haize leunei esker. Hiria itsas mailatik 19 metrotara dago eta hainbat mendik babesten dute: Pagasarri mendia, hala nola, 673 metroko garaierakoa.

Maiatza, iraila eta urriko hilabeteak ere, 15 eta 18 gradu bitarteko tenperaturekin, epelak eta eguzkitsuak dira. Udak pixkanaka bide ematen dio udazkenari : urrian, termometroek 15 graduraino igotzen jarraitzen dute.

Bilboko negu-eguraldiari dagokionez, tenperatura 9 eta 12 gradu artean dabil —urtarrila hilabeterik hotzena delarik— eta zenbait eguzki-ordu izaten dira egunean zehar. Bilbon bertan elurra egin ez arren, mendietako gailur zuriak begiztatzen dira.

Udaberriak eguzki-ordu gehiagoko egunak eta tenperaturen igoera leuna dakar berarekin; 10-12 gradu inguruko tenperaturak izaten dira, maiatzean termometroek 15 gradu seinalatzen dituzten arte.

Labur esanda, Bilbora joango bazara, ez duzu zertan arropa oso epela eraman, baina euritako eta zira gomendagarriak dira. Hirian zaudenean, zerua oskarbituko da seguruenik, baina zortea izan behar da egonaldia zeharo sikua izan dadin. Hemengo euri leunak badu berezko izena ere: sirimiria.

Webgune hauek kontsulta ditzakezu eguneratutako berri meteorologiakoak ikusteko: hurrengo bost, zazpi eta hamar egunen iragarpenekin eta orduro eguneratzen diren tenperatura, haize, eguzki, euri eta hodeiekin (gogoratu eguraldia bat-batean alda daitekeela, kostaldean bereziki).

El Tiempo

AEMET, Meteorologiako Estatu Agentzia

RTVE (Radio Televisión Española)

Errepide bidaia egingo duzu Bilbo edo Euskal Herrian zehar? Emaiozu, bada, begiratu bat Gaursa Rent a Cark duen auto-alokairu zerbitzuari.