Auto elektrikoak alokatzea
Gaursa Rent a Car zerbitzuan auto elektrikoen aldeko apustua egin dugu. Turismoak eta furgonetak ditugu, banakako pertsonei zein enpresei zuzenduta.
Gure ibilgailu elektrikoek ingurumena zaintzen laguntzen dute. Gainera, sorta osoaren ezaugarri nabarmena da honako hau: zaratarik atera gabe gidatzen dira, eta azelerazioa erraza eta lineala da.
Beraz, auto merkea baina ausarta edo zure negoziorako lan-furgoneta bat nahi baduzu, emaiezu begirada bat alokatzeko ditugun auto elektrikoei.
Hurrengo bulegoetan aurkituko gaituzu behar duzunean: Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iurretan, Eibarren, Irunen, Biarritzen eta Hendaian.
IKUS EZAZU IBILGAILU ELEKTRIKOAK
Ibilgailu elektrikoen gaineko informazioa
Ibilgailu elektrikoek, barne-errekuntzako motorraren ordez, sistema elektrikoa erabiltzen dute. Auto hibidroenak ez bezala, ibilgailu elektrikoen motorra erabat elektrikoa da, hau da, ez da motor mota bien konbinazio bat.
Zer onura ditu?
- Ibilgailu elektrikoek ez dute gas kutsatzailerik isurtzen, eta fabrikazio-prozesuan gehiago zaintzen da ingurumena.
- Guztiz elektrikoak diren ibilgailuak erabiltzeko kostua oso txikia da. 100 kilometroko bidaiak euro bat inguru balio du.
- Zarata txikiagoa da, ia ez da sentitzen bibraziorik, eta ia ez dute berorik sortzen.
- Matxura mekanikoak izateko aukera txikiagoa da, eta pneumatikoen zein balazta-sistemako osagaien higadura orokorra ere txikiagoa da.
- Azeleratzeko abiadura harrigarria da: errekuntzako ibilgailuek baino askoz ere azkarrago lortzen dute gehienezko parea.
Autonomia
Litio-ioizko baterietan gordetzen dute energia, auto-barnearen azpian. Horri ezker, ibilgailu elektrikoek gehienez 240 kilometro egin dezakete.
Azelerazioa mailaka eta modu atseginean egiten da. Honako gomendio hauek kontuan hartzen badituzu, autonomia handituko da: motor-balazta erabiltzea, klimatizazioa gehiegi ez erabiltzea edo aurre-klimatizazioa erabiltzea.
Ibilgailu elektrikoak kargatzea
Zenbait modu daude, ibilgailu elektrikoak kargatzeko:
- 220 voltioko etxeko hargune batean.
- Zure garajean Wall-Box bat edukita.
- Bateria kargatzeko leku publikoetan (http://www.electromaps.com/puntos-de-recarga/mapa)
Auto elektriko bat alokatu nahi? Ezagutu gure flota
Hemen gaude:
Lau bulego ditugu Euskal Herriko leku estrategikoetan, bezeroei zerbitzu hoberena bermatzeko.
Land&Drive aireportuetan eta TGVn
Ibilgailuak entregatzeko eta jasotzeko zerbitzua daukagu, denbora aurrezteko eta ilaretan itxaron beharrik ez izateko.
Bezeroen iritzia
Bezeroak dira gure baliorik handiena. Gure lana hobetzeko pizgarria bezeroen gogobetetasuna da.
IRAKURRI IRITZIAK