Ohiko galderak

Prezioan arrisku orotako asegurua sartuta dago. Istripu-frankizia ere badago, modeloaren arabera.

Alokairuko autoa alokatzen duzunean, kontratuak barne hartzen ez dituen istripuen gaineko erantzukizunaren zatia da. Zenbateko hori auto modeloaren araberakoa da.

Ibilgailua kaltetzen bada, markari dagokion kontzesionario ofizialean egingo dute kalteak konpontzeko aurrekontua. Aurrekontua frankizia baino txikiagoa baldin bada, bezeroak aurrekontu osoaren zenbatekoa hartuko du bere gain. Bestalde, aurrekontuak frankizia gainditzen badu, bezeroak frankiziaren zenbateko osoa hartuko du bere gain.

Aseguru-poliza gehienetan bezala, Gaursa Rent a Car aseguruan ez daude sartuta honako hauek: ibilgailuen azpietan, sabaietan eta pneumatikoetan egindako kalteak; giltzak galtzea; barrualdean egindako kalteak.

Beste gidari bat sartuz gero, 8,00 euro gehiago (BEZa barne) ordaindu behar da egun bakoitzeko, 72,00 euro arte (BEZa barne).

Gutxienez 19 urteko adina eta, gidariak gidabaimena lortu zuenetik, urtebeteko eskarmentua.

25 urtetik beherako gidariei 12 euroko gainordaina (BEZa barne) ezartzen zaie, egun eta gidari bakoitzeko, eta, gehienez ere, 120 euro (BEZa barne).

Eskakizunen bat betetzen ez baduzu, mesedez, deitu bezeroei erantzuteko telefono-zenbakira: 618 881 242; edo bidali mezu elektroniko bat. Zure kasua aztertuko dugu.

Espainiatik kanpoko herri batera bidaiatu nahi baduzu, jarri harremanetan gure zerbitzuarekin telefonoz (618 881 242) edo posta elektronikoz (rentacar@gaursa.com). Zure kasua aztertuko dugu.

Ibilgailuak 24 orduz alokatzen dira. Gaurko 10:00etan ibilgailu bat alokatzen baldin baduzu, bihar, goizeko 10:00etan, joko da egun bat izan duzula alokairuan.

BESTE ALDE RENT A CAR zerbitzuan ordukako tarifak eskaintzen dizkiegu bezeroei. Deitu telefono honetara eta galdetu: 618 881 242.

Alokairuko ibilgailua erreserbatu nahi duzunean, modelo horren osagarri estrak erakusteko botoia sakatu behar duzu. Ondoren, kontratatu nahi dituzun osagarriak aukeratu beharko dituzu.
Gaursa Rent a Car zerbitzuko operadore batek telefonoz ziurtatuko dizu osagarri estrak (GPS, kateak, umeentzako aulkia, etab.) eskuragarri dauden.

Jarri harremanetan gure arreta-zerbitzuarekin, telefonoz (618 881 242) edo posta elektronikoz (rentacar@gaursa.com), eta adierazi zer aldaketa egin nahi duzun. Haiek azalduko dizute aldaketak egiteko zer urrats egin behar dituzun.

Aireportuko zerbitzua terminalaren ondoan (Servicio Aeropuerto a pie de Terminal) izeneko zerbitzua dugu. Zerbitzu pertsonalizatua da, eta ez duzu itxaron-ilararik. Hegaldiaren enpresa eta zenbakia esaten badizkiguzu, heltzen zarenean, autoa eraman eta aireportuan itxarongo dizugu.

BESTE ALDE RENT A CAR zerbitzuan zure hegaldi-zenbakia zein den baldin badakigu, hegaldia atzeratu dela jakingo dugu. Ordutegiaren aldaketa dela-eta, alokairuko ibilgailua bulego-orduetatik kanpo eman behar badizugu, gainkargua kobratuko dizugu.
Bestalde, hegaldiaren atzerapena oso handia baldin bada, jarri gurekin harremanetan telefonoz (618 881 242) edo posta elektronikoz (rentacar@gaursa.com). Zer egin behar duzun azalduko dizugu.

Titularraren NANa eta zenbatekoa kobratzeko kreditu-txartela.
Gidari gisa azalduko diren gidariaren edo gidarien gidabaimen originalak.

Zerbitzua erabili baino 48 ordu lehenago deuseztatzen baldin baduzu, Gaursa Rent a Cark gain hartuko du zenbateko osoa.
Erreserba deuseztatzen duzunean, zerbitzua erabiltzen hasteko 48 ordu baino gutxiago falta badira, erreserba-zenbateko osoaren % 10 kobratuko dizugu.

Gure flotako ibilgailu guztiek esku libreko sistema daukate.

Elementu horiek ez dira automatikoki gehitzen. Osagarri hori nahi baduzu, erreserba egiteko unean gehitu beharko duzu, webgunearen edo telefono-zerbitzuaren bitartez: 618 881 242.

BESTE ALDE RENT A CAR zerbitzuan beteta ematen diegu depositua bezeroei. Ibilgailua itzultzean depositua beterik ez baldin badago, BESTE ALDE RENT A CAR zerbitzuan depositua betetzeko zenbatekoa eta gainkargua kobratuko ditugu.

Kreditu-txartel bidez (VISA edo MASTERCARD) ordain dezakezu.
Lineako erreserbak egiteko aukerak:

  • «Orain ordaindu»: alokairuaren zenbateko osoa erreserba egiten duzunean ordainduko duzu, kreditu-txartelaren bidez.
  • «Bulegoan ordaindu»: alokairuaren zenbateko osoa ordainduko duzu, ibilgailua hartzen duzunean.