ERRESERBAREN ETA ORDAINKETAREN BALDINTZAK:

PRIBATUTASUN POLITIKA

Interesdunek Gaursa Mobility SLUren zerbitzu bat erreserbatzen dutenean, datu hauek eman beharko dituzte: izen-abizenak, telefono-zenbakia, helbidea eta gidabaimenaren datuak. Gaursa Mobility SLUk erreserba prozesatzeko erabiliko du informazio hori, eta erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erreserban gorabeherarik gertatzen bada edo erreserba-eskaeraren egiaztapen elektronikoa bidaltzerik ez badago. Gainera, interesdunek zer ordainketa-txartel erabiliko duten adierazi behar dute, baita txartel horren zenbakia eta iraungitze-data ere, Gaursa Mobility SLUk zerbitzua eta gastu gehigarriak kobra ditzan.

Interesdunek emandako informazio guztia datu pertsonalen fitxategi automatizatu batean sartuko da. Gaursa Mobility SLUk sortu du fitxategi hori, bezeroekin sortutako kontratu-harremana, autoak alokatzeko zerbitzuaren informazio- eta merkaturatze-lanak, eta zerbitzu horrekin lotutako jarduerak kudeatzeko.

Aurreordainketa: Online erreserba eta bulegoko erreserba

Online erreserba

Erreserba egiaztatu aurretik, bezeroak alokairuaren eta kontratatutako zerbitzu gehigarrien zenbateko osoa ordainduko du, kreditu-txartelaren bidez. Gainera, txartel horretan beste gastu batzuk zorduntzeko baimena emango dio Gaursa Mobility SLUri. Gastu hauek dira, besteak beste:

  1. Denborari eta kilometroei dagokien zordunketa. Zenbatekoa kontratuaren aurreko orrialdeko tarifatik edo indarrean dagoen tarifatik aterako da.
  2. Ibilgailuari egindako kalteak. Bezeroa izango da ibilgailuari egindako kalteen erantzule bakarra. Kontzeptu horrengatik dagokion gutxieneko erantzukizun edo frankizia gisa zehaztutako zenbatekoa ordaindu beharko du, ibilgailuaren kategoriaren arabera.
  3. Aseguru-estalduratik kanpo dauden kalteak konpontzeko edo piezak aldatzeko kostu osoa: ibilgailuaren barruan, sabaian, pneumatikoetan eta azpietan gertatutako kalteak, besteak beste.
  4. Erregaiaren kontsumoa. Kasu horretan, 20 €-ko errekargua ordaindu beharko da.
  5. Alokairua amaitzean ibilgailuan falta diren gauzak (dokumentuak, erremintak, giltzak eta osagarriak) galtzeagatik eragindako gastuak.
  6. Bezeroari jartzen dizkioten isunen zenbatekoa. Horrelakoetan, izapideak egiteko behar diren administrazio-lana konpentsatzeko, isunaren zenbatekoaren % 10eko administrazio-errekargua ezarriko da. Bezeroak isunaren jakinarazpenaren kopia eskatzen badu, Gaursa Mobility SLUk bidali egingo dio.
  7. Ibilgailuaren aparteko garbiketaren kostua, haren barruan erre izanaren ondorioz.

Ibilgailuaren bila datorrenean, bezeroak erreserba egiteko erabilitako kreditu-txartela aurkeztu beharko du, aldez aurretik kobratu ez den beste zenbatekoren bat ordaintzeko, behar izanez gero.

Halaber, Gaursa Mobility SLUk atxikipen bat egingo du bezeroaren kreditu-txartelean. Une horretan bertan zehaztuko da atxiki beharreko zenbatekoa. Bezeroak ibilgailua itzultzen duenean, atxikipen hori ezabatuko da.

Gaursa Mobility SLUk beretzat gordetzen du ibilgailua jasotzen denetik itzultzen den arte eragiten diren gastu guztiak bezeroaren kreditu-txartelean zorduntzeko eskubidea, baldin eta gastu horiek ibilgailua hartzean zehaztutako prezioan ez badaude.

Bezeroak ibilgailua hartzeko adostutako eguna baino 48 ordu lehenago erreserba deuseztatzen badu, ordura arte ordaindutako zenbateko osoa itzuliko dio Gaursa Mobility SLUk.

Ibilgailua hartzeko adostutako ordurako 48 ordu baino gutxiago falta badira, berriz, Gaursa Mobility SLUk bezeroak aurrez ordaindutako zenbatekoaren % 10eko penalizazioa ezarri ondoren gelditzen den zenbatekoa itzuliko dio.

Erreserba bertan behera uzteko, bezeroak idazki bat bidali behar dio Gaursa Mobility SLUri, posta elektronikoz helbidera edo faxez 944393775 zenbakira. Bezeroak behar bezala eta zehaztutako moduetako batean jakinarazi behar dio Gaursa Mobility SLUri erreserba deuseztatu nahi duela; bestela, ez zaio ezer itzuliko.

Bezeroak ez badu erreserbatutako ibilgailua adierazitako egunean jasotzen, Gaursa Mobility SLUk ez dio ezer itzuliko, salbu eta bezeroak horren berri ematen badio Gaursa Mobility SLUri ibilgailua jaso baino aurreko egunean eta idazki baten bidez, posta elektronikoz rentacar@gaursa.com helbidera edo faxez 944393775 zenbakira.

Bulegoko erreserba

Erreserba egiaztatu aurretik, kontratua sinatzean, bezeroak alokairuaren eta kontratatutako zerbitzu gehigarrien zenbateko osoa ordainduko du, kreditu-txartelaren bidez.

Bezeroak, bere sinaduraren bidez, kreditu-txartel horretan beste gastu batzuk zorduntzeko baimena emango dio Gaursa Mobility SLUri. Gastu hauek dira, besteak beste:

  1. Denborari eta kilometroei dagokien zordunketa. Zenbatekoa kontratuaren aurreko orrialdeko tarifatik edo indarrean dagoen tarifatik aterako da.
  2. Ibilgailuari egindako kalteak. Bezeroa izango da ibilgailuari egindako kalteen erantzule bakarra. Kontzeptu horrengatik dagokion gutxieneko erantzukizun edo frankizia gisa zehaztutako zenbatekoa ordaindu beharko du, ibilgailuaren kategoriaren arabera.
  3. Aseguru-estalduratik kanpo dauden kalteak konpontzeko edo piezak aldatzeko kostu osoa: ibilgailuaren barruan, sabaian, pneumatikoetan eta azpietan gertatutako kalteak, besteak beste.
  4. Erregaiaren kontsumoa. Kasu horretan, 20 €-ko errekargua ordaindu beharko da.
  5. Alokairua amaitzean ibilgailuan falta diren gauzak (dokumentuak, erremintak, giltzak eta osagarriak) galtzeagatik eragindako gastuak.
  6. Bezeroari jartzen dizkioten isunen zenbatekoa. Horrelakoetan, izapideak egiteko behar diren administrazio-lana konpentsatzeko, isunaren zenbatekoaren % 10eko administrazio-errekargua ezarriko da. Bezeroak isunaren jakinarazpenaren kopia eskatzen badu, Gaursa Mobility SLUk bidali egingo dio.
  1. Ibilgailuaren aparteko garbiketaren kostua, haren barruan erre izanaren ondorioz.

Ibilgailuaren bila datorrenean, bezeroak erreserba egiteko erabilitako kreditu-txartela aurkeztu beharko du, aldez aurretik kobratu ez den beste zenbatekoren bat ordaintzeko, behar izanez gero.

Halaber, Gaursa Mobility SLUk atxikipen bat egingo du bezeroaren kreditu-txartelean. Une horretan bertan zehaztuko da atxiki beharreko zenbatekoa. Bezeroak ibilgailua itzultzen duenean, atxikipen hori ezabatuko da.

Gaursa Mobility SLUk beretzat gordetzen du ibilgailua jasotzen denetik itzultzen den arte eragiten diren gastu guztiak bezeroaren kreditu-txartelean zorduntzeko eskubidea, baldin eta gastu horiek ibilgailua hartzean zehaztutako prezioan ez badaude.

Bezeroak ibilgailua hartzeko adostutako eguna baino 48 ordu lehenago erreserba deuseztatzen badu, ordura arte ordaindutako zenbateko osoa itzuliko dio Gaursa Mobility SLUk.

Ibilgailua hartzeko adostutako ordurako 48 ordu baino gutxiago falta badira, berriz, Gaursa Mobility SLUk bezeroak aurrez ordaindutako zenbatekoaren 10% penalizazioa ezarri ondoren gelditzen den zenbatekoa itzuliko dio.

Erreserba bertan behera uzteko, bezeroak idazki bat bidali behar dio Gaursa Mobility SLUri, posta elektronikoz helbidera edo faxez 944393775 zenbakira. Bezeroak behar bezala eta zehaztutako moduetako batean jakinarazi behar dio Gaursa Mobility SLUri erreserba deuseztatu nahi duela; bestela, ez zaio ezer itzuliko.

Bezeroak ez badu erreserbatutako ibilgailua adierazitako egunean jasotzen, Gaursa Mobility SLUk ez dio ezer itzuliko, salbu eta bezeroak horren berri ematen badio Gaursa Mobility SLUri ibilgailua jaso baino aurreko egunean eta idazki baten bidez, posta elektronikoz helbidera edo faxez 944393775 zenbakira.

ASEGURUA

  1. Alokairu-tarifek automobilaren nahitaezko aseguruaren estaldurak hartzen dituzte barne, baita ibilgailuak erabiltzean eta zirkulatzean hirugarrenei egindako kalteen bermeen gizarte-erantzukizunaren osagarria ere, frankizia izan ezik (frankiziaren gordailua kreditu-txartelaren bidez egingo da). Frankiziarik gabeko estaldura lortzeko, bezeroak dagokion saria ordaindu beharko du (frankizia estaltzeko osagarria).
  2. Alokatzailearekin aseguru-poliza hitzartuta duen aseguratzaileak bermatzen ditu estaldura horiek, eta poliza horren baldintza orokor eta partikularretan adostutakoaren mende daude.
  3. Gidariak alkoholaren edo drogaren eraginpean gidatzen badu, asegurua bertan behera geratuko da, eta kalte guztiak bezeroaren kontura izango dira.
  4. Polizak ez du hau estaltzen: ibilgailuan garraiatzen diren maletetan, salgaietan eta objektu pertsonaletan gertatutako kalte eta galerak, partzialki edo osorik, lapurretaren edota bandalismoaren edota zirkulazio-istripuaren ondorioz.
  5. Frankizia estaltzeko osagarria aukerako zerbitzu bat da, alokatzaileak zuzenean ematen duena. Hori dela eta, bezeroa erantzukizun ekonomikotik salbuetsita dago, zirkulazio-istripuaren ondorioz ibilgailuan gertatutako kalteei eta ibilgetzeagatiko kalte-ordainari dagokienez soilik.
  6. Frankizia estaltzeko osagarria kontratatu ezean, istripurik gertatuz gero, bezeroak frankizia eta ibilgailua ibilgetzeagatiko kalte-ordaina ordaindu beharko ditu. Kalte-ordain hori kalkulatzeko, ibilgailua konpontzeko behar diren egunen kopurua hartuko da kontuan, lantegiaren ziurtagiriaren eta kontratuan zehaztutako prezioaren arabera.
  7. Hala ere, frankizia edo frankizia estaltzeko osagarria kontratatuta ere, ibilgailuaren barruan, azpietan, pneumatikoetan eta hagunetan gertatutako kalteak estalduratik kanpo geratuko dira. Leku ezegokietan —hala nola hondartza, oihanbide eta mendi-bideetan— gidatzearen ondorioz gertatutako kalteak ere estalduratik kanpo geratuko dira.

IBILGAILUAREN ERABILERA

Gaursa Mobility SLUk egoera orokor eta funtzionamendu-egoera onean ematen du ibilgailua, eta ageriko akatsik gabe. Bezeroak egoera berean itzuli behar du, kontratuan adierazitako egunean eta orduan, eta dokumentu, pieza eta osagarri guztiak euren lekuan. Hala ez bada, aseguru-estaldura bertan behera geratuko da. Gainera, ibilgailua alokatu duen pertsonak bidegabe jabetzearen delitu bat egin dezake, Zigor Kodearen 535. artikuluan jasotakoaren arabera. Gaursa Mobility SLU edozein unetan jabetu daiteke berriro automobilaz, bezeroa jakinaren gainean ipini gabe eta haren kostura, baldin eta ibilgailuaren erabilera ez baletor bat kontratu honetan ezarritakoarekin.

Bezeroak ibilgailua zaindu behar du, eta, erabiltzen ez duenean, giltzaz itxita dagoela egiaztatu, erregai egokia erabili, eta ibilgailuan instalatutako segurtasun-mekanismoak martxan jarri eta erabili. Ez du ibilgailua honetarako erabiliko:

  • Bidaiariak diru truke eramateko.
  • Ibilgailuaren fitxa teknikoaren arabera eraman daitezkeenak baino pertsona gehiago eramateko.
  • Diru truke salgaiak garraiatzeko, betiere, alokatutako ibilgailua kamioi edo furgoneta bat ez bada.
  • Lasterketa, rally, txapelketa edo bestelako lehiaketetan parte hartzeko.
  • Alkoholaren, drogen edo kontzientzian edo erreakzio-gaitasunean eragina izan dezakeen edozein substantziaren eraginpean gidatzeko.
  • Zirkulazio-arauak urratzeko. Bezeroak kontuan izan behar du zirkulazioaren segurtasunaren kontrako deliturik egiteak kontratu hau ez betetzea dakarrela.
  • Gure indarreko tarifen zerrendan adinaren inguruan ezarritako gutxieneko baldintzak bete gabe eta indarreko gidabaimenik gabe gidatzeko.
  • Gaursa Mobility SLUren aldez aurretiko baimena ez duen eta kontratu honetan jasota ez dagoen pertsonaren batek gidatzeko, eta adinaren inguruan ezarritako gutxieneko baldintzak bete gabe eta indarreko gidabaimenik gabe.
  • Ibilgailua beste inori alokatzeko.
  • Sarrera mugatuko eremuetan gidatzeko; hain zuzen, aireportu-pistetan, aireportuetako zerbitzu-errepideetan eta antzeko guneetan.
  • Zirkulaziorako egokiak ez diren bideetan gidatzeko (honako hauek dira zirkulaziorako egokiak: jabari publikoko bideak, garajeak eta industria- edo nekazaritza-erabilera ez duten bide pribatuak).

Erabilera-baldintza horiek bete ezean, bezeroak bere gain hartuko ditu ibilgailua lekualdatzean sortutako gastuak edota ibilgailuan gertatutako kalteak konpontzekoak.

BEZEROAREN ERANTZUKIZUNA

Istripurik edo ibilgailuak kalterik izanez gero, bezeroak jakinaren gainean jarri beharko du Gaursa Mobility SLU, gehienez 24 orduko epean. Gainera, eskura dituen neurri guztiak hartuko ditu kalteak ez areagotzeko, eta, betebehar hori betetzean berandutuko balitz, ondorioen erantzulea izango litzateke.

Kontratu hau ez betetzeagatiko erreklamazioek sor ditzaketen gastu guztiak (judizialak, judizioz kanpokoak, abokatuen minuta eta prokuradore-eskubidea) bezeroak ordaindu beharko ditu.

Kontratu hau irteera-orrietan jasotako egunean eta orduan sartuko da indarrean. Bi alderdiek sinatzen dute, euren adostasuna adierazteko, eta sor daitezkeen desadostasunak DURANGOko auzitegien jurisdikzioaren pean jartzea adosten dute.

Ibilgailua alokatuta duen bitartean, bezeroak bere gain hartuko ditu zirkulazio-arauak eta aparkatzeko aginduak edo debekuak urratzearen ondorio guztiak (isunak eta abar), baita zigorra geroago jartzen badiote ere.

Honen bidez, eta Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 5. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hau jakinarazten zaio bezeroari:

  1. Gaursa Mobility SLUk, egoitza IURRETAn duenak, Fitxategiaren Arduraduna denez, ematen dituzun datu pertsonalak bere fitxategietan sartuko ditu, tratatzeko. Datu horiek ikusteko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak gauzatu ditzakezu, adierazitako helbidean.
  2. Datuen zein haien tratamenduaren xedea alokairuko ibilgailua zure esku jartzeko beharrezko izapide guztiak egitea da. Gainera, GAURSA taldeko enpresen zerbitzu eta sustapen berriei buruzko jakinarazpen komertzialak egiteko ere erabiliko dira. Jakinarazpenak edozein bidetatik bidaliko dira, baita posta elektronikoaren eta SMSren bidez ere.
  3. Eskatzen zaizkizun datuak eman ezean, ezinezkoa izango da zure alokairu-eskaera betetzea. Edonola ere, aipatutako jakinarazpen komertzialak ez bidaltzeko eska dezakezu.
  4. Aurreko puntuetan aipatutako tratamenduaren eta datu-lagapenaren aurka egiten ez baduzu, horretarako baimena emango duzu zalantzarik gabe eta borondatez, eta baimen hori informatutzat hartuko da.

IBILGAILUAREN PREZIOEN XEHETASUNAK

Aldea

Xehetasuna

Gutxieneko kostua

Gehieneko kostua

1

Aurrealdea

Aurrealdeko kapota

300 €

1500 €

Haizetakoa

200 €

900 €

Aurrealdeko kolpe-leungailua

150 €

900 €

Matrikula-plaka

15 €

15 €

Aurrealdeko sareta

90 €

300 €

Aurreko eskuineko lainotako argia

70 €

150 €

Aurreko ezkerreko lainotako argia

70 €

150 €

Aurreko eskuineko argia

150 €

600 €

Aurreko ezkerreko argia

150 €

600 €

Aurreko eskuineko argi keinukaria

30 €

70 €

Aurreko ezkerreko argi keinukaria

30 €

70 €

Aurreko eskuineko aleroi kolpe-leungailua

70 €

200 €

Aurreko ezkerreko aleroi kolpe-leungailua

70 €

200 €

2

Atea

Atzeko eskuineko haguna (txapa)

70 €

150 €

Atzeko beira termikoa

200 €

900 €

Atzeko atea

200 €

1200 €

3

Sabaia

Antena

12 €

200 €

Sabaia

500 €

3000 €

Eguzki-sabaia

500 €

3000 €

4

Ezker-alboa

Alboko ezkerreko hegala

150 €

600 €

Aurreko ezkerreko pneumatikoa

70 €

180 €

Aurreko ezkerreko aleaziozko haguna

120 €

300 €

Aurreko ezkerreko haguna (txapa)

70 €

150 €

Aurreko ezkerreko abatz-estalkia

20 €

50 €

Ezkerreko atzerako ispiluaren karkasa

70 €

180 €

Aurreko ezkerreko atearen beira

80 €

500 €

Kanpoaldeko aurreko ezkerreko atzerako ispilua

150 €

350 €

Ate-azpiko ezkerreko ointokia

150 €

1500 €

Aurreko ezkerreko atea

150 €

900 €

Atzeko ezkerreko atearen beira

150 €

350 €

Ate-azpiko ezkerreko ointokia

150 €

1500 €

Atzeko ezkerreko atea

150 €

900 €

Alboko ezkerreko hegala

200 €

1300 €

Atzeko ezkerreko pneumatikoa

70 €

180 €

Atzeko ezkerreko aleaziozko haguna

120 €

300 €

Atzeko ezkerreko haguna (txapa)

70 €

150 €

Atzeko ezkerreko abatz-estalkia

20 €

50 €

5

Eskuin-alboa

Alboko eskuineko hegala

150 €

600 €

Aurreko eskuineko neumatikoa

70 €

180 €

Aurreko eskuineko aleaziozko haguna

120 €

300 €

Aurreko eskuineko haguna (txapa)

70 €

150 €

Aurreko eskuineko abatz-estalkia

20 €

50 €

6

Aurreko eskuin-alboko atea

Eskuineko atzerako ispiluaren karkasa

70 €

180 €

Aurreko eskuineko atearen beira

80 €

500 €

Kanpoaldeko aurreko eskuineko atzerako ispilua

150 €

350 €

Ate-azpiko eskuineko ointokia

150 €

1500 €

Aurreko eskuinaldeko atea

150 €

900 €

Atzeko eskuinaldeko atearen beira

150 €

350 €

Ate-azpiko eskuineko ointokia

150 €

1500 €

Atzeko eskuinaldeko atea

150 €

900 €

Alboko eskuineko hegala

200 €

1300 €

Atzeko eskuineko pneumatikoa

70 €

180 €

Atzeko eskuineko aleaziozko haguna

120 €

300 €

Atzeko eskuineko abatz-estalkia

20 €

50 €

7

Atzealdea

Atzeko eskuineko lainotako argia

80 €

150 €

Atzeko ezkerreko lainotako argia

80 €

150 €

Atzeko eskuineko argia

99 €

200 €

Atzeko ezkerreko argia

99 €

200 €

Atzealdeko kolpe-leungailua

150 €

900 €

Atzeko eskuineko argi keinukaria

30 €

70 €

Atzeko ezkerreko argi keinukaria

30 €

70 €

Matrikula-plaka

15 €

15 €

8

Barrualdeko egiaztapena

Barruko erretilua

120 €

400 €

Ordezko pneumatikoa

70 €

180 €

Aurreko eskuineko eserlekua

250 €

1500 €

Aurreko ezkerreko eserlekua

250 €

1500 €

Atzeko eserlekua

250 €

2500 €

Eguzki-babesa

70 €

120 €

Urrutiko giltza

70 €

170 €

Dokumentazioa

20 €

20 €

Gurpilak puzteko konpresorea

130 €

250 €