Euskal Herriko landa-hotelik onenak
Edertasun naturalari dagokionez, Euskal Herriak denetarik du: muino berde ugari, hondartza naturalak, baso itxiak eta aintzira ederrak. Espainiar Estatuko lurralderik ikusgarrienetako bat da.
Udako berotik ihesi, edo bidaia gastronomiko edo erromantiko bat egiteko asmoz Euskal Herrira etortzeko aukera baldin baduzu, bertako hotelek kalitate ezin hobea eskainiko dizute. Hona hemen Euskal Herriko landa-hotelik onenen inguruan egiten dizugun proposamena:
Eguren Ugarte hotela, Guardia
Arabako Errioxako hotel honek 21 logela ditu; bere mahastian bertan dago, eta bista panoramikoak ditu. Bereziki erosoa da eta, gainera, logelak estilo modernoan ditu apainduta. Hara joaten direnek bisitaldi gidatua egin dezakete mahastira, eta ardo-dastatzea hitzar dezakete aurretik. Hotelaren lursailak ondo zainduta daude eta oso zabalak dira; hori dela eta, oso egokiak dira zaldian ibiltzeko, eta mendiko txirrindularitza zein mendi-ibiliak egiteko. Bi jatetxe ere badaude, plater paregabeak eskaintzen dituztenak bertako ezaugarriekin girotutako jangeletan.
Helbidea: A-124 km errepidea, 61, Paganos, 01309; Guardia (Araba) 945 60 07 66. Informazio gehiago.
Dolarea hotela, Beasain
Hotel hau Beasain deritzon herri txiki batean dago, Goierri eskualdean, Gipuzkoan.
Eraikina XVII. mendeko etxeen modukoa den arren (egurrezko egitura zuri-beltza du, zonalde horretan ohikoa den bezala), barruko aldetik erabat berrituta dago, eta sentsazio minimalista ematen du orain, instalazio eta osagarri modernoenak barne. Gainera, euskal sukaldaritzan espezializatutako jatetxea du. Hotela ibaiaren ondoan dago, Igartza Jauregiaren ondoan, eta aparkaleku pribatua du (aurretik eskatu beharrekoa).
Helbidea: Nafarroa Etorbidea, 57, 20200, Beasain (Gipuzkoa); 943 889 888. Informazio gehiago.
Ibarra hotela, Zalla
Ibarra hotela Zalla herri txikian aurkituko duzue, Saltzedo haranean. Logela bakoitza bereziki apainduta dago; horrek etxe-giroa ematen dio landa-hotel horri, eta hara joatera animatzen du jendea. Arte ausartak, horma-irudi delikatuek, antzinako altzariek, berreskuratutako eta bikain berritutako piezek… erosotasun eta dotorezia sentipena ematen diote lekuari. Donejakue bidea hoteletik hurbil igarotzen da; gainera, hotela baso itxi baten barruan dago, eta belar ugaridun muinoak daude han; horregatik, leku aparta da mendi-ibiliak egiteko, zein mendiko txirrindularitzan edo zaldian ibiltzeko. Zaletasun horiek baino golfa nahiago baduzu, bi zelai daude hoteletik hurbil.
Helbidea: Llantada auzoa, 11, 48860, Zalla (Bizkaia); 618 78 97 20. Informazio gehiago.
Iturregi hotela, Getaria
Gipuzkoako kostaldera bistak ditu hotelak eta luxuzkoa da; barnealde ederrak, bista zoragarriak eta igerilekua ditu. Lau izarreko hotela denez gero, estandar horren barruan espero daitekeena eskaitzen du; hala nola masajeak eta aurpegi-tratamenduak norberaren logelan bertan. Donejakue bidearen ibilbide nagusietako bat hoteletik hurbil igarotzen da, eta, beraz, oinezko erromesen artean, ezaguna da Iturregi hotela.
Helbidea: Azkizu auzoa, 20808, Getaria (Gipuzkoa); 943 89 61 34. Informazio gehiago.
Viura hotela, Eskuernaga
Eskuernagan (Araban) dago hotel moderno hau eta angeluetatik lotuta dauden kubo formako moduluz osatuta dago; gainera, barnealde apainduak eta logela argitsuak ditu. Instalazioen artean, gimnasio bat, terraza handi bat, taberna, jatetxea eta upeltegia ditu. Viurak bere ardandegia du, baina ez dago mahasti jakin bati lotuta; beraz, bertako enologoak eskualdeko ardorik onenak hautatzen ditu.
Helbidea: Mayor kalea z.g., Eskuernaga, 01307 (Araba); 945 60 90 00. Informazio gehiago.
Iriarte Jauregia hotela, Bidegoian
Hotel hau Bidanian (Bidegoian) dago, itsasoaren mailatik 500 metrora dagoen haran ederrean; XVII. mendeko jauregia da, modu apartean berritua, eta hesi batek inguratzen duen lorategi bat du. Lau izarreko landa-hotela da, 19 logela ditu, eta antzinako altzariz eta kalitate oneko artelanez dago apaindua. Logela guztiek ohe bikoitzak dituzte eta, gainera, burkoak aukeratzeko aukera dago bai suiteetan, bai goi-mailako logeletan. Kanpoaldean, jauregia inguratzen duten lorategiak bereziki zainduta daude. Ez duzu hemendik alde egin nahi izango.
Helbidea: Eliz bailara 8, Bidania, 20496, Bidegoian (Gipuzkoa); 943 68 12 34. Informazio gehiago.
Marques de Riscal, Zieko
Eraikin adierazgarri hau, seguru asko, Espainiar Estatu osoan da ezaguna, eta Euskal Herriko hotelen zerrenda bat ez litzateke osoa izango agertuko ez balitz. Frank Gehryk diseinatu zuen hotela, eta 100.000 m2ko gune baten atal bat da; gune hori ardoa egiteko, zaintzeko eta ikertzeko sortu zen. Ardoak inspiratutako artelana da, ardoa maite dutenentzat egina. Hotelaren 43 logela eta suiteak modernoak eta zabalak dira; horrez gain, hotelak bi jatetxe ditu; horietako bat Marques de Riscal jatetxea da eta Michelin izarrak ditu. Hoteleko bainuetxeak estalitako igerileku beroa du, eta ardoterapia da haren espezialitatea. Nahiz eta hotel hori ez den bereziki landa-hotela, Marques de Riscalen mahastiez eta 1858an sortutako upeltegiaz inguratuta dago.
Helbidea: Torrea kalea, 1, Zieko, 01340 (Araba); 945 180 880. Informazio gehiago.
Arteagako Gaztelua, Gautegiz-Arteaga
Hotel harrigarri hori Urdaibai Biosfera Erreserban dago (UNESCOk gizadiaren ondare izendatu zuen leku hori). Hotela ondo zaindutako gaztelua da; bere ataletako batzuk XIII. mendekoak dira. 13 logela berezi ditu (batzuek bi solairu eta terraza pribatua dituzte; beste batzuek, bainuontzi erraldoiak); guztiak dira neurri handikoak eta denak daude ederki apainduta. Gazteluko jangelak 230 gonbidatu izan ditzake; hori dela eta, ezkontzak egiteko leku paregabea da.
Helbidea: Gaztelubide kalea, 48314, Zelaieta (Bizkaia); 946 24 00 12. Informazio gehiago.
Euskal Herriko landa-hotelik onenen zerrenda hau gustatu bazaizu, baina hiriko giro baten bila bazabiltza, Bilboko gure hotelik gustukoenak ikustera gonbidatzen zaitugu.