Donostia Hiriko gida
Espainiako hiriburu gastronomiko gisa ezagutzen da —batzuek mundukoa dela baieztatuko lukete—, baina Donostia da, aspalditik, errege familiaren eta zinema izarren helburu turistiko gustukoena; baita mendiek babesten duten Kontxa hondartzako urre-koloredun hondar ederraren jaioterria ere. Hiri dotorea bere zinemaldiagatik oso ospetsua da ere bai, zeinek Cannes, Venezia eta Berlineko zinemaldien liga europarrean lehiatzen duen. “Condé Nast Traveler” aldizkariaren irakurleek Donostia, munduko hiririk onenen artean, 5. kokatu zuten.
Errege familiako senitartekoak 1845. urtean hasi ziren hiria bisitatzen. Espainiako Isabel II.ak ekin zion joera horri, Maria Cristina Hotel ohoragarrian ostatuz egon baitzen maiz, ibaira begira. Eraikuntza ospetsu hau zure poltsikorako gehiegi bada ere, Kontxa hondartza ospetsuaren beste aldean dagoen ibaiertzeko pasealekuan ibil zaitezke, bere lorategi eta jolas-parkearekin disfrutatzeko eta bulebar zabalen Belle Époque giroan murgiltzeko.
Zer egin Donostian
Zonalde ezin hobea pintxoak jateko (Euskadiko tapak: olagarro burruntziak, ganbak, haragia eta barran eskatzen diren beste hainbat mokadu zaporetsu) edo ibilaldi lasaia egiteko Alde Zaharra da. Badiako ekialdeko muturrean kokatuta dago, portuaren eta Urgull mendiaren artean (hiria itxi eta babesten duen muinoetariko bat). Mendira igo zaitez zure begien aurrean zabaltzen den badiaren ikuspegi ederrez gozatzeko, Santa Klara uharte txikiak bokalea jagoten duen bitartean. Mota Gaztelua ere bisitatu dezakezu, XII. mendeko eraikuntza hori garai batean Nafarroako erregearen etxe eta gero Estatuko espetxe izan zen. Bertakoek mendiari “El Castillo” deritzote gaztelaniaz.
Leku garai bateko ikuspegiez gozatzeko modu ez hain nekagarria Igeldo mendira, beste lurmuturrera, funikularrean igotzea da. Ondarreta hondartzaren gainean dago, kurbaren mendebaldeko erdian eta Kontxaren aldamenean. Eta, nahi izanez gero, mendi aren goialdean errusiar mendiak eta karruselak dituen jolas-parke merkea dago.
Itsas pasealekutik Ondarretaren bukaerara heldu arte bazabiltza, Haizearen Orrazira helduko zara, Eduardo Chillida euskal artistaren lanik kutunena. Altzairuzko hiru egitura makurrek osatzen dute; itsasertzeko haitzetara tinko helduta daude eta haizeak eta urak zeharkatzean soinu xelebre eta oroitarazleak igor dezaten diseinatu ziren.
Donostiako Alde Zaharretik Urumea ibaia zeharkatzean, Gros auzoa topatzen dugu. Bertako Kursaal Auditoriumak biltzen ditu biltzar, kontzertu eta iraileko bigarren hamabostaldian ospatzen den zinemaldi ospetsua. Beirazko eraikuntza modernoak ibaia atze-oihal gisa duenez itxura ikusgarria du; ilunsentian ikusteak merezi du. Barnean kafetegi bat eta Ni-Neu jatetxea daude, goi-mailako lokalak normalean biltzar jauregi batean topatzen diren lokalekin konparatuta. Gros hondartza surfa egiteko aproposa da.
Donostiako seme ospetsuenetariko bat Ignacio Zuloaga erretratugilea da. Bere lanak San Telmo museoan ikusi ahalko dituzu. XVI. mendeko komentu ohi horrek klaustro batek inguratzen duen lorategi bat du erdian. Museoak aldi baterako erakusketak eta euskal arte garaikideko lanak ere biltzen ditu.
Donostiako janaria
Asko dira Donostiara mundu osoan zehar ospetsu den gastronomiaz gozatzera datozen turistak, eta hiriko jatetxeek ez dute huts egiten. Sei Michelin izar dituen Martin Berasategui chefak eta aita-alaba taldea osatzen duten Juan Mari eta Elena Arzakek (hiru Michelin izar) euren izena daramaten jatetxeak dituzte Donostian. Bertan, “euskal sukaldaritza berria” dastatu daiteke. Osagai fresko bikainek osatzen dute eta ehundura eta konbinazio erakargarrietan aurkezten da; dastamenerako ezohikoak zein ikusmenerako harrigarriak dira. Kontuan izan jatetxe horiek, El Bulliren oinordeko diren heinean, bizitzan behin izaten den esperientzia paregabeak direla, eta hori prezioetan islatzen da. Aukera informalago baterako, hau da, pintxoak jateko, La Cuchara de San Telmo eta Goiz Argi taberna froga itzazu.
Donostian umeekin
Umeak primeran ibiliko dira Aquariumean marrazo erraldoiak eta marmoka fluoreszenteak aztertzen zein beirazko tuneletik ibiltzen, itsasoko izakiek euren gainean igeri egiten duten bitartean. Eureka! Zientzia Museoak giza gorputzaren eta lasterketa-autoen, hegazkinen eta espazio-koheteen simulagailuak jartzen ditu ikusgai, gurasoei zein txikienei gozaraziko diena. Atseden-leku bat dago lau eta zazpi urte bitarteko umeentzat, baso eta planetario txiki batekin hornitua.
Hiritik kanpo, baina autoz erraz heltzeko modukoa, Eduardo Chillidaren museoa dago: Chillida-Leku Museoa. Euskadiko edertasunaz eta arteaz blaitzeko leku ezin hobea. Zuhaitzen artean 40 kanpoko eskultura daude eta beste horrenbeste XVI. mendeko baserri ohiaren barnean.
Jaialdiak eta festak Donostian
Zinemaldiaz gain, urteko ekitaldi nagusien artean nabarmentzen dira uztaileko Jazzaldia, Trinitate enparantzan eta inguruan ospatzen dena, eta abuztuko Aste Nagusia, larunbatetik larunbatera ospatzen dena hilearen 15aren inguruan. Jaiak hiri osoa erabat hartzen du, ospakizun zaratatsuak baitaude gau eta egun. Beraz, aste hori aukeratzen baduzu hiria bisitatzeko, parrandara gehitzeko prest etorri!
Hainbat auto berri ditugu alokatzeko eta biltze- eta itzultze-puntuei dagokienez malgutasuna eskaintzen dugu. Informazio gehiago eskuratzeko, egin klik hemen.