Bilbo Hiriko gida

Bilbo Euskadiko sarrera atea da. Barrualdean kokatuta dago, Bizkaiko Golkotik kilometro gutxitara; hiriak bere irudi gris eta industriala alde batera utzi zuen 1997an Guggenheim museo makur eta metalizatua zabaldu zenean. Gaur egun, Bilbo puntako helmuga da Espainian eta proiektu artistiko eta arkitektoniko berri eta zoragarriak erakartzen ditu.

Hiriko egoera gastronomikoa bere momenturik onenean dago: elkarrekin bizi dira nazioarteko mailako hainbat jatetxe eta hiriko pintxo eskaintza, euskal sukaldaritza mokadu txikitan dastatzea ahalbidetzen duenak. Gaursa Rent a Car-en Bilbo oso gustuko dugu; jarraian, hiriko gure gida…

Museo Guggenheim
Guggenheim Bilbao

 

Zer egin Bilbon

Artxandako funikularrera igo eta izen bera duen mendi gailurrera abiatu zaitez; bertan, Bilboko ikuspegi liluragarriez gozatuko duzu. Hiria konpaktua eta ezagutzeko erraza da; metro-sare eraginkorra dauka eta bere geltokiak Norman Foster arkitekto britainiarrak diseinatu zituen. Plastikozko sarrera-tunelak euria egiten duenerako aterpe oso erabilgarriak dira eta gaztelaniaz “fosterito” izenarekin ezagutzen zaie.

Guggenheim Bilbao Museoa

Bilbora egiten den edozein bidaiatan, lehenengo geltokia Guggenheim museoa izan behar da (hiritarrek “El Goog” deritzatena gaztelaniaz). Arrainen ezkaten antza duten titaniozko xafla distiratsuek estaltzen dute, baina kanpoaldea barnealdea bezain liluragarria da. 55 metroko altuera duen ataria eta 20 areto ditu; bertan, aurkituko dituzu Richard Sierraren altzairuzko eskultura izugarria, Denboraren materia, Eduardo Chillida bezalako artista euskaldunen lanak eta gainontzeko Guggenheimetako obrak erakustek dituzten aldi baterako erakusketak. Zero Espazioa orientatzeko aretoak eskaintzen ditu inprimatu daitezkeen ibilbideak eta erakusketen, bildumen eta eraikuntzaren informazio xehea, baita joko elkarreragileak ere. Espazio bikaina zure bisita antolatzeko, bukatzean gehiago sakontzeko edo umeek geldialdi bat egin dezaten.

Museoan jan dezakezu ere: Nerua jatetxeak, Michelin izar batekin saritua izan denak, “euskal sukaldaritza berriaren” dastatze menua eskaintzen du. Kanpoko terrazan dastatu ahalko duzu, museoaren ikono den pareta makurraren ondoan. Bistrók, ordea, prezio oneko menuak eskaintzen ditu. Ez ahaztu eraikuntzaren aurrean eta atzean, Nerbioi ibaiaren parean, dauden artelanak: Jeff Koonsen “Puppy” loretsua eta Louise Bourgeoisen “Maman”, Tate Britainen ikusi ahal izan zen bere armiarma erraldoietariko bat.

Bilboko Arte Ederren Museoa

Artearen maitaleek hurbil dagoen Arte Ederren Museora jarraitu beharko lukete, artista espainiar aparten 6000 obra baino gehiago baititu: Velázquez, Murillo, Goya, El Greco, Sorolla eta, noski, Chillida. Bere auzokorik hurbilenaren atzean ez dadin gera, museoak jatorrizko eraikuntzara era orekatuan gehitutako beirazko hedapena dauka. Edukiari dagokionez, lehia handia dago.

Bilboko Alondegia (Azkuna Zentroa)

Hiriko eszenatoki kulturalera gehitzen da Alondegia, ardo biltegi ohi modernista (hasiera batean garaua merkaturatzeko erabili zena). Philippe Starck diseinatzaile frantsesaren eskutik, beirazko paretak dituen esparru bihurtu zen eta babesleku gastronomiko, kiroldegi eta merkataritza-gune izan daiteke aldi berean. Bere lau jatetxeek ohorezko postua eskaintzen diote euskal sukaldaritza berritzaileari; dendak, berriz, produktu gastronomikoak eta bertako ehunak saltzen ditu. Bainu bat hartu, zabaltzako terrazan jan edo pelikula bat ikus ezazu.

Nerbioiko itsasadarra

Nerbioi itsasadarraren urertza zonalde oso atsegina da, kafetegi eta denden ondotik igarotzen diren oinezkoentzako pasabideak ditu eta Guggenheima baino lehenago dagoen Zubizuri zubiarekin hasten da. Haga fin eta handien segida bat euskarritzat duen estruktura oker oso dotoretsuaz ari gara; Santiago Calatravaren lana da, Bilboko aireportuaren egile den arkitekto espainiar ospetsua.

Bilbon jan

Pintxoak —burruntzi txikietan ipini eta plater ilaratan aurkezten diren janari puska oso gozoak— esperientzia bilbotarraren gako dira: nahi duzuna aukeratu eta bukatzean ordaindu. Txikiteorako (pintxoak jatera irten) zonalderik onena Alde Zaharra da, Zabalguneko XIX. mendeko barrutitik ibaia gurutzatzean aurkituko duzun zonaldea. Joan zaitez Plaza Berrira (bere galeriek taberna eta jatetxe bikainak ezkutatzen dituzte) eta Zazpi Kaleetara (hiria sortu zenetik modu paraleloan eginak). Pintxoek 2 euro inguru balio dute eta El Globo edo La Viña del Ensanche bezalako taberna edo jatetxeetan dastatu ahalko dituzu. Plater tipikoen artean tortilla, bakailaoa eta zigalak daude; sagardoa eta txakolina, ordea, osagarririk zabalduenak dira. Jatetxerik onenetarikoen artean hauek ditugu: Zortziko, Dani García chef malagar bikainarena; Rio-Oja, klasiko sendoa; eta Mina, arrain-jatetxe berritzailea.

Bilboko parkeak

Zure seme-alabek hankak luzatu nahi badituzte edo ingurua lasaitasun osoz begietsi nahi baduzu, Bilbok parke ugari ditu, besteak beste, Casilda Iturrizar parkea (Arte Ederren Museoaren ondoan aurkituko duzu eta urmael batekin dekoratuta dago) edo Etxebarria parkea (altzairu-galdategi ohi baten orubean kokatuta dago eta Alde Zaharraren ikuspegi bikainak ditu).

Halaber, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa leku aparta izan liteke umeentzat, eta interesgarria nagusientzat. Itsasadarraren bazterrean dagoen museo moderno horrek Bilboko eta, orokorrean, Euskadiko ontzigintza-historiari buruzko pantaila elkarreragileak ditu, hiriak itsas ondare sendoa baitu. Umeei gehien gustatuko zaiena, duda barik: ontzietara arrantzale edo piratak bailira bezala igotzea.

Bilboko jaiak

Jai garrantzitsuena Aste Nagusia da, udan ospatzen dena. Abuztuaren 15aren osteko lehen larunbatean hasten dira jaiak eta irauten duten bederatzi egunetan zehar izango duzu musika, antzerki eta beste hainbat kale-ikuskizun, su artifizialak eta zarata kopuru izugarriak egun eta gau osoan zehar.

Oporretan Bilbora etortzeko edo Euskadi autoz ezagutzeko asmoa duzu? Kontsulta itzazu gure autoen alokairu-prezioak.