Euskadiko Janaria eta Edaria
Itsaski eta pintxoetatik, sagardo eta ardoetaraino, Euskadi gastronomiaren zaleentzat paradisu bat da; eta hori, Bilbo, Donostia eta inguruetatik eskaintzen diren Michelin izarren konstelazioak kontuan izan gabe. Hemen, euskal gastronomiari buruz jardungo gara, beraren elikagaiak eta edari paregabeak, eta eskualdeko bi hiri nagusietan dauden jatetxe onenak azalduko dira.
Euskadin, Iberiar Penintsula osoan bezala, janaria bizitzaren funtsezko zatia da. Bertako produktuak dastatzeko, leku ikaragarria da, bai haran oparoetako eta mendi berdeetakoak, baita txikitoak hartzen gozatzeko ere.
Euskal gastronomian itsaskiek paper nabarmentsua daukate; arrantza, kostalde honen kulturaren alde garrantzitsua izan da betidanik. Ez da beharrezkoa kostaldean zehar urrun bidaiatzea arrantza-herri harrigarriak antzemateko eta parrillan arrain freskoak aurkitzeko; hala nola, Ondarroa edo Lekeitio herriak ditugu. Hemen, arrainen plater tipikoak bakailoa “pil-pilean” (pikantea, berakatza eta piperminarekin), txipiroiak beraien tintan (txibia beraren tintan egosiak) eta txangurroa dira.
Donostiako gastronomia
Donostia ederra eta dotorea, eskualdeko bigarren hiri handiena da, eta, bai Espainian baita Mundu osoan ere, helmuga gastronomiko nagusietako bat da. Hemengo jatetxeek, guztira, 16 Michelin izar dituzte, hiru izar dituzten hirukote bat dagoelarik. Aurretik munduko chef onena bozkatua izandako Elena Arzakek, hirian dauka bere jatetxea, bere aita Juan Marirekin batera administratua dagoena. Beste erakarpen famatua Martin Berasategi chef-a da, sei Michelin izarrekin, eta hirian ere jatetxe eponimoa dauka. Ospe handiko super-chef hauek praktikatzen duten janarien estiloa “Euskal Sukaldaritza Berria” deritzo, eta honen bereizte nagusiena okelen, arrainen eta fruten arteko ezohiko konbinazioak erabiltzen dituztela da (sardina marrubiekin; otarraina txerri okelarekin; sagarra, aingira eta foie gras); gainera, plater hauek teknika modernoekin tratatuak dira abangoardian dauden platerak sortuz, zapore, egitura eta usain gozo berritzaileekin. Kontuan izan, jatetxe hauek, El Bulli -ren oinordekoak direnez, bizitzaren aparteko esperientziak direla, eta prezioak ere maila berean aurkitzen direla./p>
Nahiz eta zure aurrekontua ez izan nahikoa Michelin estiloa esperimentatzeko, badaude bestelako posibilitate ugari sekulako euskal sukaldaritzaz gozatzeko: pintxoak dituzten tabernen kaleetatik, ostiral eta larunbat gauetan, tabernaz taberna paseatzea, ekintza tipikoa da. Pintxoak “tapen” bertsio euskalduna dira: tabernan, plater batean, prest dastatu ahal izateko, olagarro ahamen zaporetsuak, ganba edo okela pintxoetan jarrita, ezohiko konbinazioak eskainiz; makiltxoak gorde egiten dira zenbat pintxo jan diren jakiteko eta joan baino lehenago ordaintzeko.
Guzti honetaz aparte, Donostiak Euskal Sukaldaritza Zentro bat du (Basque Culinary Center), Zientzia Gastronomikoen Fakultatea izenarekin ere ezagutzen dena. Zentro honek sukaldaritza artean titulu unibertsitarioak eskaintzen ditu, eta ikerketa eginkizunak ere egiten ditu.
Euskal elikagaien azokak
Euskadiko kultur gastronomikoaren oinarrizko alderdia azokak dira; astelehen batean Gernikako hirian bazaude (Picassoren margolanagatik ospetsua) ez galdu azoka, bere sekulako produktuengatik eta giro animatuagatik famatua dena..
Ertz definituetako portua, baina kulturaren aldetik sutsua den Bilbo, ez dago bere hirikidearen mailan Michelin izarrei dagokionez, baina ahosabai adituak, gourmet zaporeen bilaketan, ondo baino hobeto geldituko dira. Museoaren jatetxeak badauka Michelin izar bat: Nerua, Guggenheim-en, badauka terraza bat non Frank Gehry-ren titaniozko estaldura ospetsua hurbiletik miretsi ahal den.
Beste alde batetik, Hirigune Zaharreko erdi aroko kale estuetatik paseatu daiteke: oso leku ona txikiteoan joateko (pintxoen tabernetatik ibiltzeko), hainbat tokietan gelditu eta beraien eskaintzak dastatzeko aukera izateko. Ez galdu Erriberako azoka handia, ibai ondoan aurkitzen dena. Estalita dagoen Europako azoka handiena da; hiru solairuko eraikin hau 2010ean berriztatua izan zen eta orain arrain freskoa, okela, fruta eta barazkien barietate handia eskaintzen du.
Euskadiren ardoak
Euskadik ardo paregabeak ekoizten ditu, “tempranillo” mahatsak erabiliz: Arabar Errioxa, eskualdearen hegoaldean (Errioxa mugan duela), ardo beltzagatik ospetsua da. El Ciegon, Marques de Riscal hotela aurkituko duzu, Frank Gehry-ren (Guggenheim museoaren sortzailea) obra arkitektoniko distiratsua eta liluragarria. Eraikin honek badauka ere upeltegi bat non kalitate handiko “Cabernet Sauvignon” ardoak eta Rueda zuriak ekoizten diren; hemengo jatetxe batek Michelin izarra dauka: pena merezi du bisita gidatu bat hartzea, janariaz gozatzea eta, nola ez, ardo bat erostea.
Espainiar sagardoaren lur zentralak
Espainiaren iparraldea, Euskadi, eta Gipuzkoa batez ere, bere sagardoagatik ospetsua da. Burbuilazko edari gardenak eta komertzialak ahaztu; izan ere, sagardoa, sagarrez egindako edari naturala da. Tradizionalki, euskal sagardoa altura batetik botatzen da edalontzira, oxigenoaren sarrera baimenduz. Hemen bazaude urtarrilaren eta apirilaren artean, joan eta dastatu denboraldi berriaren uzta Sagardotegi batean. Hemengo bazkari tipiko bat bakailozko tortilla edo bakailoa piperrekin hasten da, xerra batengatik jarraitua eta ondoren Idiazabal gazta irasagarrondo-mamiarekin bukatzeko.
Eskualde honek beste edari alkoholdun ugari dauzka, hemen bakarrik ekoizten direnak: Bizkaiko txakolina ardo bat da (zuria nagusiki); edo patxarana, basaran-likorea dena.
Bilboko jatetxe nagusiak
- Etxanobe: Michelin jatetxe hau Euskalduna Jauregiko Konbentzio Zentroaren goiko solairuan, modu ikusgarri batean kokatuta dago, eta sukaldaritza tradizionala eta berritzailearen konbinazioa eskaintzen du. 944 421 071
- Nerua: Guggenheim Museoaren barruan dagoen jatetxea da, eta sukaldaritza barazkietan zentratua dago; gainera, edarientzako terraza bat dauka. Michelin izar bat. 944 000
- Mina: Erribera azoka aurrez aurre dauka; bihurtutako biltegi bat da, ibaiaren ikuspegia duelarik. Menu gozo-gozoa, Michelin izar bat. 944 795 938
- Zortziko : Dani García andaluziar sukaldariaren eta Michelín kalifikazioa ere duen jatetxe honek mediterraneoko zapore pixka bat duen euskaldun sukaldaritza eskaintzen du. 944 795 938
Donostiako jatetxe nagusiak
- Arzak: XIX. mendeko etxean, Arzak familiaren laborategiarekin, janari liluragarriak ekoizten dituzte. Hiru Michelin izar. 943 278
- Mugaritz: Gourmet prentsa internazionalaren gustukoenetariko bat da. Jatetxe hau, Michelin izar birekin, Donostia ondoko landazabalean kokatuta dago, momentu oro ideia berriak produzitzen dutelarik. 943 518 343
- Ni Neu: Paisai dramatikoa, jendetza dotorearekin, Kursaal Konbentzio Zentro. 943 003 162
- Bodegon Alejandro: sukaldaritza modernoa giro tradizional batean, hiriko alde zaharrean. 943 427 158
- A Fuego Negro: Pintxo berritzaileak “chic-urbano” baten barnean. 650 135 373
Euskadiko janari eta edariei buruz egindako sarrera gustukoa izan duzu? Gutxiago ezagutzen diren lekuak, esploratu gure herriaren gida turistikoarekin.
Beste alde batetik, oporretan bazaude Euskadin, eta auto bat alokatu behar baduzu, Gaursa Rent a Car-ren eskaintza berezien aukeraketa bisitatu.