Hegaldiak Bilbotik Bilbora

Bilboko aireportuan hainbat aire konpainia nazional eta europarrek egiten dute lan. Atzerrirako eta Espainiako hirietarako, penintsula zein uharteetarako(Balear eta Kanariar uharteak), hegaldi erregularrak eskaintzen dituzte. Europako 10 herrialde baino gehiagotik egin daiteke hegan Bilbora: Erresuma Batua, Irlanda, Austria, Belgika, Frantzia, Alemania, Grezia, Italia, Herbehereak, Portugal, Errumania, Suitza eta Turkia.

Kostu baxuko aire konpainia batzuk Bilborako hegaldi merkeak eskaintzen dituzte zenbait hirietatik, hala nola, Londres (Heathrow eta Stanstedetik), Dublin, Madril eta Bartzelonatik.

Hauek dira Bilbora eta bere helmugetara hegan egiten duten aire konpainiak:

Aeropuerto Bilbao 0218
Bilboko Aireportua

Air Berlin
Konpainia alemaniarrak Eivissa eta Hannoverrerako hegaldiak eskaintzen ditu.

Aer Lingus
Aire konpainia irlandarrarekin Dublinera hegan egin dezakezu.

Air Europa
Kostu baxuko konpainia espainiar honek hainbat helmuga nazional eskaintzen ditu Bilbotik: Alacant, Fuerteventura, Eivissa, Kanaria Handia, Lanzarote, Las Palmas, Madril, Malaga, Mallorca, Menorca eta Tenerife Iparraldea.

Air France
Aire konpainia nazional frantsesak Paris-Charles De Gaullera hegan egiten du.

Air Nostrum
Iberia aire konpainia espainiarraren (Espainiako eta Espainiatik kanpoko hirietara hegan egiten duenaren) eskualdeko hegaldien ordezkatzailea da. Alacant – Elx, Santiago de Compostela eta Valentziara egiten du hegan.

Alitalia
Aire konpainia nazional italiarrak Bilbo Roma Fiumicinorekin konektatzen du.

British Airways
Erresuma Batuako aire konpainiak Londres-Heathrowera egiten du hegan.

Brussels Airlines
Konpainia belgikarrak, Lufthansa taldeko kideak, Bruselara hegan egiten du.

Czech Airlines
Txekiar Errepublikako aire konpainiak Pragara egiten du hegan.

EasyJet
Kostu baxuko konpainia britainiarrak hiru hiritatik/hiritarako hegaldiak eskaintzen ditu: Genova, Londres-Stansted eta Manchester.

Eurowings
Kostu baxuko aire konpainia alemaniarrak, Lufthansaren jabetza denak, Düsseldorf-ra egiten du hegan.

Iberia
Aire konpainia nazional espainiarrak Bilbotik Madrilerako zortzi hegaldi eskaintzen ditu egunero.

KLM
KLM-ek Bilbotik Amsterdamera egiten du hegan.

Lufthansa
Aire konpainia nazional alemaniarrak Brusela, Düsseldorf, Frankfurt eta Munichera egiten du hegan.

Norwegian
Norwegian Air Shuttle Europan dagoen hegaldi konpainia da. Oslora egiten du hegan.

Tap Portugal
Aire konpainia portugaldarrak Bilbotik Lisboara egiten du hegan.

Turkish Airlines
Aire konpainia nazional turkiarrak bi aire-bide eskaintzen ditu: Istanbul eta Santiago de Compostela.

Swiss
Swissair hegazkin konpainia Zurichera egiten du hegan.

Volotea
Egoitza Bartzelonan duen konpainia honek Bilbotik Venezia-Marco Polorako aire-bidea eskaintzen du.

Vueling
Konpainia hori da Bilbotik eta Bilbora hegaldi gehien eskaintzen dituena: Fuerteventura, Galizia, Kanaria Handia, Eivissa, Uharte Grekoak, Lanzarote, Londres-Heathrow, Malaga, Mallorca, Marrakex, Menorca, Milan, Paris-Orly, Santorini, Sevilla eta Tenerife Iparraldea.

Kontutan izan aire-bideak desagertu edo berriak gehitu daitezkeela edozein momentutan. Bestalde, zenbait helmuga goi-denboraldian baino ez dira eskaintzen (ekainetik irailera).

Bilboko aireportura hegan egiten duten aire konpainien inguruan eta zein aireportuetatik heltzen diren gainean informazio xehe eta eguneratuagoa izateko, aireportuarekin eta konpainia bakoitzarekin kontsultatzea gomendatzen dizugu.

Bilbora hegan egiten duzunean, zure hegaldiaren xehetasunak jakinaraziz gero, heldueren zonaldean harrera egiteaz eta zure auto alokatua zain izateaz ziurtatuko gara.

Bilboko auto-alokairuari buruz informazio gehiago lortzeko, kontsulta itzazu gure prezioak.