Euskadiko Ekitaldiak

Euskal Herriko egutegian, urtero ospatzen diren ekitaldiak aurkituko dituzu, bai pertsona famatuak biltzen dituzten glamour handiko galak, bai tradiziozko jaiak.

Jaiak Euskal Herrian

Euskal Herriko jaiak nahiko zaratatsuak dira; beraz, pertsona lotsatia eta itxia baldin bazara, indarra batu beharko duzu asteburu bat pasatzeko eta, are gehiago, herrietako jaietan egoteko. Baina, janaria, edaria eta musika duten jaiak atsegin badituzu, eta jatea eta edatea maite baldin baduzu, Euskal Herrian aurkituko duzu bilatzen duzuna. Urteko hilabete bakoitzean zer egongo den azaltzen dizugu hemen:

Urtarrila

Neguko garai ilunenean, eguraldia zoroa izan daiteke, baina badaude gozatzeko jai handiak ere. Tamborrada jaien egutegiko ekitaldirik handienetako bat izan daiteke. Baina zer da hori? Labur azaltzearren, esango dugu Donostiako kaleetan urtarrilean egiten den danbor-desfilea dela (adi, gau eta egun!). Normalean, urtarrilaren 20ko gaueko hamabietan hasten da, Konstituzio Plazan Donostiako bandera altxatzen denean. Hori egin eta gero, danbor-jotzaileak, uniformeaz jantzita eta taldeka, hiriko alde zaharrean desfilatzen hasten dira, gauerditik gauerdira; goizaldean soilik gelditzen dira, gosari labur tradizionala hartzeko: txurroak eta koñaka. Inoiz ez zara egongo nahikoa prestatua dezibel horiek guztiak jasateko.

Urtarrilaren 5ean, Errege-egunaren bezpera ospatzen da; egun horretan, hiru Errege Magoak lurraldeko herri gehienetara etortzen dira. Helduentzako eta haurrentzako ikuskizun aparta da, han haurrek eskutitzak ematen baitizkiete Erregeei, beren gurariak helarazteko.

Tamborada
Tamborada

Febrero

Otra fiesta ruidosa de San Sebastián son los Caldereros (el Día de los Gitanos), el domingo o lunes antes de Carnaval (antes de la Cuaresma). Esta fiesta recuerda la llegada de unos gitanos húngaros en el siglo XIX, y la gente se viste de gitanos. Hay un estrépito de ollas o sartenes, canciones y bailes.

El Día de las Cuidadoras y los Pastores (Iñudes y Artzaiak) se celebra también algunos días antes de Cuaresma en la ciudad vieja de San Sebastián y en Gros. Hombres y mujeres se visten con trajes tradicionales y recuperan bailes cortesanos. Verás algunas muñecas arrojadas al aire como parte de los bailes.

Tolosa, al sur de San Sebastián, acoge uno de los carnavales más famosos del País Vasco. Se celebra el febrero o a comienzos de marzo, la semana anterior al comienzo de la Cuaresma. Prepárate para los tambores, los desfiles de carrozas y el tradicional Entierro de la Sardina el Martes de Carnaval (para marcar el fin del Carnaval y el comienzo de la Cuaresma).

Otsaila

Donostiako beste jaialdi zaratatsu bat kaldereroena da (ijito-eguna), eta inauterietako igandean edo astelehenean ospatzen da (garizumaren aurretik). Jaialdi horretan, gogoratzen da XIX. mendean Hungariako zenbait ijito etorri zirela, eta jendea ijitoz mozorrotzen da. Kalean, zalaparta handia egoten da; lapikoen eta zartaginen zarata, abestiak eta dantzak.

Inudeen eta Artzaien eguna ere garizuma baino egun batzuk lehenago ospatzen da, Donostiako alde zaharrean eta Gros auzoan. Gizon eta emakumeek jantzi tradizionalak janzten, eta gorteko dantzak gogoratzen dituzte. Dantza horietan panpinak airera botatzen dituztela ikusiko duzu.

Tolosan, Donostiaren hegoaldean, Euskal Herriko inauteri famatuenetakoak ospatzen dira. Otsailean edo martxoa hasieran izaten dira, garizuma hasi baino astebete lehenago. Danborrak, karrozen desfileak eta inauterietako astearteko sardinaren ehorzketa tradizionala aurkituko dituzu han; inauteriei amaiera eta garizumari hasiera ematen die azken horrek.

Urtarriletik apirilera – sagardo-garaia

Euskal Herrian, sagardoa oso garrantzitsua da; berez, lurralde osoan, garrantzi handia ematen zaio bai janariari, bai edariari. Urtarriletik apirilera artekoa sagardoa ekoizteko garaia da; hortaz, landa-eremuko baserri zaharretako sagardotegietan, sagardo ugari aurki dezakezu (batez ere Gipuzkoan, Donostiatik hegoaldera), euskal giro tradizionalenean. Sagardotegietako menu tipikoa izaten da, bakailaoa, haragi txigortua eta Idiazabal gazta irasagarrarekin, eta, horrekin batera, azken uztako ardoa har daiteke, upeletik atera berria.

Maiatza

Udaberria heltzean, edaria maite dutenentzat hiru jaialdi garrantzitsu egoten dira. Lehena Sagardo Eguna da (maiatza hasieran izaten da), eta sagardoa dohainik eta zuzeneko emanaldiak izaten ditu. Jaialdi hori Usurbilen hasi zen, eta, orain, lurralde osoko hainbat herritan ospatzen da.

Ekaina

Ekainaren hasieran, Donostian eta Errioxan, Garagardo Festa ospatzen da; han, garagardo eta ardo mota ugari dastatu ahal izango dituzu. Bestalde, ekainaren 23a San Juan egunaren bezpera da. Gau horretan, kostaldeko herri guztietako hondartzetan, sutzarrak pizten dira, espiritu gaiztoak uxatzeko.

Uztaila

Donostiako Jazz Jaialdiak, “Jazzaldiak”, nazioartean ospea duten musikariak erakartzen ditu, Europako jazz-jaialdirik zaharrena baita. 100 kontzertutik gora egoten dira hiri zahar horretako hainbat lokaletan.

Horrez gain, uztailean, Bilbao BBK Live rock-jaialdia ere izaten da. Aurreko urteetan, mundu osoan ospetsuak diren taldeak etorri izan dira; hala nola The Black Crowes eta Coldplay. Jaialdia Arriaiz mendiaren hegalean egiten da, han agertoki paregabea baitago; kanpalekua, berriz, hiriari begira dauden mendi berdeetan egoten da.

Bilbao BBK Live
Bilbao BBK Live

Abuztua

Gasteizen, abuztuaren 4tik 9ra, Andre Maria Zuriaren jaiak ospatzen dira. Normalean, 18:00etan hasten dira, Zeledon deituriko pertsonaia zerutik Andre Maria Zuriaren plazara jaisten denean Margritte-ren estiloko euritakoa esku artean duela. Jai horietan, zehar hainbat jarduera egoten dira, hala nola kontzertuak, zaku-lasterketak, itsasontzien uretaratzeak, etab. Oso dibertigarria da.

Bilboko jai garrantzitsuena Aste Nagusia da; abuztuan izaten da, eta euskal ondarearen ospakizuna da. Abuztuaren 15aren ondorengo lehen larunbatean hasten da, eta bederatzi egunean zehar, musikaz, antzerkiz eta hainbat ekitaldiz betetzen ditu kaleak; horrez gain, estropadak itsasadarrean, su artifizialak eta zarata asko egoten da gau eta egun.

Donostiako Aste Nagusian, berriz, piroteknia-txapelketa egoten da, eta, horregatik, gauero, mundu osoko herrialdeak norgehiagoka aritzen dira ikuskizunik apartena emateko.

Horrez gain, abuztu-hasieran oso bestelako txapelketa antolatzen da Bilbon, Euskal Herri Kirolen Txapelketa, hain zuzen; han, aizkolariek eta harri-zulatzaileek parte hartzen dute, besteak beste.

Bilboko Aste Nagusia
Bilboko Aste Nagusia

Iraila

Lurraldeko ekitaldirik ospetsuena Donostiako Zinemaldia da, mundu osoan famatuak diren zinema-izarrek parte hartzen baitute han. Urtero egiten da, irailean, Kursaalean (alde zaharretik datorren eta Zurriola hondartzara doan ibaiaren gainean eraikitako eraikin moderno batean). Zinemako izarrak Maria Cristina hoteleko tabernan egon ohi dira, hori izaten baita famatuen ohiko topalekua.

Iraileko lehen bi igandeetan, Donostiako estropadak izaten dira. Lasterketa horiei “Kontxako Bandera” deritze, eta traineren arteko norgehiagoka ikusteko milaka ikusle batzen dituzte edertasun paregabeko agertokian: Kontxako badian. Estropadak historia luzea duen ekitaldia dira, 1879. urtean egin baitziren lehen aldiz.

Horrez gain, Donostia surflarien topaleku ere bihurtzen da irailaren erdialdean, Zurriola hondartzan egiten den Nixon Surf Challenge txapelketarekin.

Urria

Sukaldaritza maite duzuenok jakingo duzue Gastronomika Espainiar Estatuko sukaldaritzako topaketarik garrantzitsuena dela. Hori ere Kursaalean egiten da, eta munduko chef onenak batzen ditu beren tekniken inguruan hitz egiteko; han, janaririk eta ardorik abagoardistenak dastatu ahal izango dituzu.

Antzerkia maite duzuenoi Nazioarteko Antzerki Jaialdia interesatuko zaizue; Bilbon egiten da, urrian eta azaroan. Adin guztietako pertsonentzako egokia da, eta zirko-, antzerki-, dantza- eta musika-emanaldiak eskaintzen ditu.

Abendua

Abenduaren 21ean, Santo Tomas eguneko azoka egiten da Donostian; hara joaten direnek txistorra dasta dezakete, eta gazta, eztia eta barazkiak erosi. Ohiturari jarraituz, urtero, txerri eme bat egoten da, bizirik, Konstituzio Plazaren erdigunean.

Euskal Herriko festei buruzko laburpenak hona etortzeko gogoa eman al dizu? Lurralde honetan zure oporrak igarotzea pentsatzen ari bazara eta auto bat merke alokatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan , Gaursa Rent a Cark zer eskain diezazukeen jakiteko.